Transferentzia (argipena)

Transferentzia hitzak zerbait leku batetik bestera eramatea adieratzen du. Erabilera zenbait ditu:

  • transferentzia, dirua banku kontu batetik bestera eramateko eragiketa;
  • Eskuduntza-transferentzia, Hego Euskal Herriko politikaren kontestuan, Espainiako administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Komunitateari, estututuetan zor zaizkien eskuduntzen eskualdatze prozesuari eta haren negoziazioari aplikatzen zaio.
  • kreditu-tranferentzia, aurrekontu batean atal bateko zenbatekoa beste atal batera eramatea;
  • ekonomian, transferentzia-prezioa;
  • fisikan,
    • bero-tranferentzia,
    • elektroi-tranferentzia;
  • pedagogian, hizkuntzen ikaskuntza prozesuetan, frogatutzat ematen da, hizkuntza bat baino gehiago ikasten duten pertsonek hizkuntza batean ikasitako kontu batzuk ikasten ari diren beste hizkuntzetara transferitzeko gai direla. Izan ere, giza hizkuntza guztiek elementu asko dauzkate berdinetik.
  • psikologian, transferentzia, pertsona batek beste bati inkontzienteki sentimendu, jarrera eta rolak esleitzeko prozesua, antzinako bizipenekin loturik;
  • psikoanalisian, transferentzia, eriak bere haurtzaroan inguruko pertsona nagusiekiko zituen sentimenduak psikoanalistarengana zuzentzean datzan prozesua;
  • ezagutzaren transferentzia, erakunde baten baitan edo erakunde batetik bestera ezagutza sortu eta zabaltzeko prozesua.


Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.