Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sarkoidosia gaixotasun kronikoa da, jatorri immunologikoa daukana. Berezko lesioak granulomak dira, tuberkulosian bezala, mikroskopioaren bidez ikusten direnak.
Hainbat organo kalte dezake eritasunak, baina birikak dira ohikoenak (%90). Hauen ondoren, gongoil linfatikoak (%75-90), gibela (%60-90), azala (%25), begiak (%25) eta ORLko organoak (%5-20) eta beste batzuk.
Epidemiologia
Arraza beltzeko pertsonak eragiten ditu sarkoidosiak beste arrazakoak baino gehiago.