Petidina opioide sintetikoen taldekoa da, zehazkiago fenilpiperidinen familiakoa (fenilpropilaminen familiako botikez bestelako egitura eta propietate farmakologikoak dituen familia, metadona kasu). Beste opioide batzuek bezala, zenbait egun eman ondoren bat-batean hartzeari uzten bazaio mendekotasuna eta abstinentzia-sindromea sortzen ditu; beraz, dosia pixkanaka kendu behar da.
Opioideen artean kanal ionikoak blokeatzeko propietatea du, horrela analgesia ere ematen du mekanismo anestesiko lokal baten bidez.