Oban

Oban
Oban
An t-Òban
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaArgyll eta Bute
Jatorrizko izenaOban
Posta kodeaPA34
Geografia
Koordenatuak56°24′35″N 5°28′21″W / 56.4097°N 5.4725°W / 56.4097; -5.4725
Map
Demografia
Biztanleria8.575 (2011ko abenduaren 31)
8.490 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01631
Ordu eremuaUTC±00:00

Oban (Eskoziako gaeleraz: An t-Òban, eskozieraz: Oban) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko hiria da, 2011ko erroldaren arabera 8.575 biztanle ditu, baina turistak dauden sasoian 25.000 biztanle izatera iristen da.

Geografia

Lorneko fiordoan kokaturik dago eta Kerrera uharteak babesten du herria.

Historia

Mesolito garaitik populatua izan da Oban ingurunea. Dunollie gazteluaren hondarrak dauden muinoa gotortua egon da Brontze Arotik hona.

XVIII mendean hainbat etxalde zeuden eremu honetan eta arrantza, ontzigintza, harrobia eta merkataritzan aritzen ziren biztanleak. 1760an aduana etxe bat egin zuten. 1794an distilategi bat eraiki zuten eta honen inguruan eratuz joan zen gaur egungo Oban herria. 1880 inguruan trena iritsi zen eta herriak bultzada handia izan zuen.

Bigarren Mundu Gerrako Atlantikoko borrokan Royal Navyren base garrantzitsua izan zen. 1950tik aurrera turismoa izan da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.

Ondasun nabarmenak

  • McCaig's dorrea
  • Santa Kolunba katedrala
  • Dunollie gaztelua
  • Kerrera uhartea

Iruditegia

  • Herriaren ikuspegia.
    Herriaren ikuspegia.
  • McCaig's dorrea.
    McCaig's dorrea.
  • McCaig's dorrea.
    McCaig's dorrea.
  • Santa Kolunba katedrala.
    Santa Kolunba katedrala.
  • Dunollie gaztelua.
    Dunollie gaztelua.
  • Kaialdea.
    Kaialdea.
  • Oban Distillery.
    Oban Distillery.
  • Gylen gaztekluaren hondarrak Kerrera uhartean.
    Gylen gaztekluaren hondarrak Kerrera uhartean.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q935702
  • Commonscat Multimedia: Oban / Q935702

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 158308650
  • GND: 4467680-3
  • LCCN: n82273759
  • Wd Datuak: Q935702
  • Commonscat Multimedia: Oban / Q935702
  • i
  • e
  • a
Argyll eta Bute konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerriak
Bute
Islay
Cowall
Kintyre
Knapdale
Jura
Seil
Mull