Niloufar Bayani

Niloufar Bayani
Bizitza
JaiotzaTeheran, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Iran
Hezkuntza
HeziketaMcGill Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkontserbatzailea eta ekintzaile ekologista
Jasotako sariak
ikusi
  • 100 Emakume (BBC)  (2022)

LinkedIn: niloufar-bayani-a6265883 Edit the value on Wikidata

Niloufar Bayani (persieraz: نیلوفر بیانی; Teheran, 1986) irandar ikertzaile eta ekintzaile bat da, basabizitzaren kontserbazio biologiaren esparruan lan egiten duena.[1] 2019an, espioitza kargu batez epaitu zuten, ateak itxita egindako auzi batean, eta 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.[2][3][4]

Gaztaroa eta hezkuntza

Niloufar Bayani 1986an jaio zen Teheranen (Iran).[1] 2009an graduatu zen Kanadako McGill Unibertsitatean, biologiako ikasketetan, eta kontserbazio biologiako master bat egin zuen Columbiako Unibertsitatean.[5]

Ibilbidea

Graduatu ondoren, Nazio Batuen Ingurumen Programako (NBIP) proiektuen aholkularia eta aholkularia izan zen Bayani, 2012 eta 2017 bitartean.[6]

2017. urteko udan, Irango Faunaren Ondarearen Aldeko Fundazioarekin (PWHF) bat egin zuen. Irango erakunde ekologista bat da, Kavous Seyed-Emamik eta beste ekologista irandar batzuek sortua.[7][8] Iranen basabizitza babesteko proiektuetan lan egin zuen, eta zazpi probintziatan tranpa kamerak jarri zituen arrisku kritikoan bizi den Asiako gepardoa (Acinonyx jubatus venaticus) kontrolatzeko.[9]

Atxilotzea eta espetxeratzea

Bayani 2018ko urtarrilean atxilotu zuen iraultza islamiarraren zaindarien armadak, espioitza leporatuta.[10][5] PWHFko beste kide batzuk ere atxilotu eta espetxeratu zituzten, besteak beste, Seyed-Emami, Amir Hossein Khaleghi, Abdolreza Kouhpayeh, Hooman Jokar, Morad Tahabaz, Sam Rajabi, Sepideh Kashani eta Taher Ghadirian.[11]

2019an, Bayanik gutun ireki bat idatzi zuen Ali Khamenei aiatolari, poliziaren galdetzaileek tratu gogorra eman ziotela azalduta. 2020ko otsailaren 18an, BBC Persiak gutun batzuk argitaratu zituen, Bayanik Evingo espetxetik idatzitakoa; haietan, jasandako torturak zehazten zituen. BBCk egindako txosten baten arabera, banandu eta bakartuta atxilotua eduki zuten zortzi hilabetez, eta torturatzeaz gain itauntzaileek sexu erasoekin mehatxatu zuten.[12][13] Bayanik azaldu zuen galdetzaileek Seyed-Emamiren argazkia erakutsi ziotela; haren gorpua espetxeko ziegan aurkitu zuten, atxilotu eta bi egunera, funtzionarioen esanetan bere buruaz beste egin ondoren.[8][5]

Abokaturik gabe eta emandako azalpen guztien gainetik kondenatu zuten 2020. urtean.[8]

Nazioarteko presioa

2019ko martxoaren 14an, Europako Parlamentuak ebazpen bat onartu zuen, Iranen errespetatzen ez diren giza eskubideak, adierazpen askatasuna, bidezko judiziorako eskubidea, prentsa askatasuna, pentsamendu askatasuna eta erlijio askatasuna aldarrikatzeko. Zehazki, dokumentuak Bayaniren eta gainerako ekologisten kasuari egiten dio erreferentzia, E. puntuan eta dei egiten die Irango agintariei bidegabe atxilotutako pertsona guztiak espetxetik askatuak izan daitezen.[14]

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak, 2020ko urtarrilaren 28an, Iranen giza eskubideen egoerari buruzko txosten bat argitaratu zuen, Kontalari Bereziaren kezka larria agertzen zuena, funtsezko giza eskubideen errespetuari dagokionez.[15] Dokumentuaren 29-31 paragrafoetan, atxilotutako zortzi ekologisten kasua aipatzen zen; horien artean Bayani. «Etsai den estatuari laguntzea» leporatzeaz gain, 2012 eta 2017 bitartean Nazio Batuen Ingurumen Programako proiektuen aholkulari gisa jasotako diru sarrerak itzultzera ere kondenatu zuten. Kontalariak dei egin zien Irango agintariei, komunitate zientifikoak Irango herriaren alde egindako lanaren errespetua bermatzera.[15]

Scholars at Risk (SAR) nazioarteko erakunde eta pertsonen sareak[16] aktiboki lagundu dio Bayaniri, Irango agintari publikoei gutunak bidalita, unibertsitateetan haren aldeko mintegiak antolatuta eta sare sozialen bidez.[10]

Erreakzioak Iranen

Bayanik galdekatzaileen sexu jazarpena eta eraso psikologikoak azaldu ondoren, Teherango fiskaltzak salaketak ukatu zituen, argudiatu zuen galdeketa prozedura guztiak bideoan grabatuta zeudela, eta Bayaniren azalpenak lotu zituen hauteskunde bezperako ekintzekin. Adierazi zuen botere judiziala sentibera zela akusatu, kondenatu eta presoen duintasunarekiko.[17]

Galdekatzaileek Bayaniri emandako tratu txarren berri luze eta zabal eman zen sare sozialetan. Twitter-en egindako jakinarazpen batean, Mostafa Tajzadeh ekintzaile politiko erreformistak egia eskatu zuen Bayaniren kasuan eta indarkeriaren egileen zigorra.[18]

Aitorpenak

2022an, BBCren 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuten Niloufar Bayani.[19]

Erreferentziak

  1. a b (Alemanez) «Umweltschützerin: Niloufar Bayani» web.archive.org 2023-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. (Ingelesez) «Iran 'sentences wildlife activists' accused of spying - BBC News» BBC News (web.archive.org) 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. (Ingelesez) «Cheetah researchers accused of spying sentenced in Iran» NationalGeographic (web.archive.org) 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  4. (Ingelesez) Amir Vahdat. (2020-02-18). «Iran sentences alleged US spies to up to 10 years in prison» The Times of Israel (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  5. a b c (Ingelesez) «McGill grad jailed in Iran being criminalized for environmental work, says friend | CBC Radio» CBC Radio (web.archive.org) 2018-12-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  6. (Ingelesez) «UN Environment Programme statement on the sentencing of environmentalists in Iran» web.archive.org 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  7. (Ingelesez) Andy Riga. (2019-11-22). «Iran sentences McGill-trained scientist to 10 years in prison: reports» Montreal Gazette.
  8. a b c (Ingelesez) «1200 Hours of Torture, Sexual Threats and Forced Confessions» Iranwire (web.archive.org) 2020-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  9. (Ingelesez) Erin Cunningham. (2019-08-25). «Environmentalists filmed Iran’s vanishing cheetahs. Now they could be executed for spying.» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  10. a b (Ingelesez) «Niloufar Bayani, Iran | Scholars at Risk» web.archive.org 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  11. (Ingelesez) «Iran: Environmentalists’ Unjust Sentences Upheld | Human Rights Watch» Human Rights Watch (web.archive.org) 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  12. «Environmentalist In Iran Prison Exposes Torture, Sexual Threats By Interrogators» Radio Farda 19 febrer 2020.
  13. (Ingelesez) Radio Farda. (2020-02-19). «Environmentalist In Iran Prison Exposes Torture, Sexual Threats By Interrogators» IranNews (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  14. (Frantsesez) «Résolution du Parlement européen du 14 mars 2019 sur l’Iran, notamment le cas des défenseurs des droits de l’homme (2019/2611(RSP)) - 14 mars 2019» web.archive.org 2019-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  15. a b (Ingelesez) «A/HRC/43/61: Situation of human rights in the Islamic Republic of Iran - Report of the Special Rapporteur on the situation of human rights in the Islamic Republic of Iran» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  16. (Ingelesez) «About | Scholars at Risk» web.archive.org 2023-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  17. Welle (www.dw.com), Deutsche. «دادستانی تهران: بحث شکنجه نیلوفر بیانی عملیات رسانه‌‌‌ای است | DW | 20.02.2020» DW.COM.
  18. «Iran to probe torture of jailed environmentalist» Free Malaysia Today 2020-02-20.
  19. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q85624058
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3758167504517993090005
  • GND: 1278992014
  • Wd Datuak: Q85624058
  • i
  • e
  • a
BBCren 100 emakumeak 2022an
Alla Pugatxova · Billie Eilish · Priyanka Chopra · Rita Moreno · Selma Blair · Ursula von der Leyen · Sofía Heinonen · Ainura Sagyn · Aleksandra Skotxilenko · Alice Pataxó · Asonele Kotu · Aye Nyein Thu · Ayesha Malik · Cecilia Flores · Chanel Contos · Cheng Yen · Dilek Gürsoy · Dima Aktaa · Efrat Tilma · Elnaz Rekabi · Erika Hilton · Erika Liriano · Esraa Warda · Eva Copa · Fatima Amiri · Geetanjali Shree · Gehad Hamdy · Geraldina Guerra Garcés · Gohar Eshghi · Hadizatou Mani · Heidi Crowter · Ibijoke Faborode · Ifeoma Ozoma · Iryna Kondratova · Jane Rebecca Rigby · Jebina Yasmin Islam · Joy Ezeilo · Judith Heumann · Judy Kihumba · Kadri Keung · Kimiko Hirata · Kisanet Tedros · Kristina Berdynskykh · Laura McAllister · Lina Abu Akleh · Maeen Al-Obaidi · María Fernanda Castro Maya · Marie Christina Kolo · Maryna Viazovska · Mia Mottley · Miky Lee · Milli · Monica Musonda · Monica Simpson · Moud Goba · Naja Lyberth · Nana Darkoa Sekyiamah · Naomi Long · Narges Mohammadi · Nathalie Becquart · Nazanin Zaghari-Ratcliffe · Nigar Marf · Niloufar Bayani · Olena Zelenska · Oleksandra Matviitxuk · Ona Carbonell · Ons Jabeur · Park Ji-hyun · Reema Juffali · Roya Piraei · Roza Salih · Salima Mukansanga · Sally Scales · Samrawit Fikru · Sandy Cabrera Arteaga · Sandya Eknelygoda · Sanjida Islam Choya · Sarah Chan · Sepideh Qolian · Simone Tebet · Sirisha Bandla · Sneha Jawale · Suvada Selimović · Taisia Bekbulatova · Tamana Zaryab Paryani · Tarana Burke · Velia Vidal · Velmariri Bambari · Victoria Baptiste · Wegahta Gebreyohannes Abera · Jana Zinkevytx · Julia Paievska · Julia Satxuk · Yulimar Rojas · Zahra Joya · Zahra Mohammadi · Zar Amir Ebrahimi · Zhou Xiaoxuan · Emakumeak euren ilea mozten · Layli
...
<< 2021 - 2023 >>