Mononimo

Platon filosofoa.

Mononimo edo pertsona mononimo izen bakar batekin ezagutzen den pertsona da. Adibidez, Annunzio Paolo Mantovani artistikoki Mantovani gisa ezaguna zen. Etimologikoki antzinako grezieratik dator: monos ("bat") eta onoma ("izen").[1] Askotan izen-deituretako elementuak ez dira ezagutzen ere.[2] Mononimoa ez da izengoitiarekin nahastu behar.

Mononimoen jatorriak

  • Batzuetan, nahiz eta jatorriz izen polinomoa izan, pertsonak bat bakarrik aukeratu du bere burua ezagutzera emateko. Arte munduan eta kiroletan horrelako asko daude: Sandro, Cher, Adele, Beyoncé, Fey, Bono, Moby, Madonna, Prince, Björk, Rihanna, Sting, Xzibit, Cantinflas. Euskal Herrian ere bai: Urko, Imanol...
  • Bestetan, historiaren edo herrialde ohituren ondorioz zabaldu dira: Tintoretto, Napoleon, Voltaire...
  • Kasu batzuetan, mononimoak pertsona jakin batzuen aztarna bakarrak dira, esaterako Homero, Nefertiti...

Iruditegia

Erreferentziak

  1. http://wordsmith.org/awad/archives/0503
  2. https://www.lavanguardia.com/opinion/20190318/461083437037/dificultad-mononimo.html

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2985549
  • Wd Datuak: Q2985549