Mano de hierro

Mano de hierro
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Atalak8
Ezaugarriak
Emanaldia
Hasiera-data2024ko martxoaren 15a

IMDB: tt23806252 Filmaffinity: 643320 Edit the value on Wikidata

Mano de hierro (euskaraz: «burdinezko eskua») espainiar telesail dramatikoa da, Lluís Quílezek Netflixerako sortua.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joaquin Manchado da protagonista nagusia, urtean 30.000 kilo kokaina ingururen ezkutuko trafikoaz arduratzen den portuko terminal nagusiko buruzagia. Aldi berean aberasgarri eta behartu diruditen flashback-en ezagutuko dute ikusleek langile klaseko eta gaztaro gatazkatsuko gizonaren iragana. Orain jaun eta jabe da itsas portuan, eta ukiezin sentitzen da, bere esanetara baititu Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren konfiantzazko agenteak.[1]

Aktoreak

  • Eduard Fernández: Joaquín Manchado
  • Jaime Lorente: Néstor
  • Chino Darín: Víctor Julve
  • Natalia de Molina: Rocío Manchado
  • Sergi López: Román Manchado
  • Enric Auquer: Ricardo Manchado
  • Daniel Grao: Borrás
  • Daniel Holguín: El Flaco
  • Raúl Briones: Ariel Ramírez-Pereira
  • Salva Reina: Miki
  • Gianni Fruttero: Lucía Ramírez-Pereira
  • Cosimo Fusco: El Francés
  • Ana Torrent: Herrero epailea
  • Melina Matthews: Nuria
  • Joel Bosqued: Álex
  • Roberto Mateos: Rafael Ramírez-Pereira
  • Haitcham J Díaz: hiltzailea

Erreferentziak

  1. «Drogaren arrastoari segika» Berria 2024-03-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124632963
  • Wd Datuak: Q124632963


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.