Laval (Quebec)

Artikulu hau Quebeceko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laval».
Laval
city or town (en) Itzuli
13 Laval Quebecen barruan. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Kanada
Herrialdea Quebec
AlkateaGilles Vaillancourt (2009-2013)
Izen ofizialaLaval
Geografia
Koordenatuak45°35′00″N 73°45′00″W / 45.5833°N 73.75°W / 45.5833; -73.75
Map
Azalera245 km²
Altuera45 m
MugakideakLaurentides, Ahuntsic-Cartierville (en) Itzuli, Rivière-des-Prairies–Pointe-aux-Trembles (en) Itzuli, L'Île-Bizard–Sainte-Geneviève (en) Itzuli eta Montreal
Demografia
Biztanleria438.366 (2021)
446.369 (2022ko uztailaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2021)
MetropoliaMontrealgo metropoli komunitatea
Dentsitatea1.774,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko abuztuaren 6a
Hiri senidetuakPetah Tikva, Klagenfurt, Laval, Botoșani eta Manila
http://www.ville.laval.qc.ca/

Laval Quebeceko eskualde administratiboa, eskualdeko konderriko udalerria (MRC) eta udalerria da. Bere lurraldeak Quebeceko administrazioaren hiru mailak betetzen ditu aldi berean. 13 kodea erabiltzen da azaleran Quebeceko txikiena den eskualde hau identifikatzeko.

Quebeceko hirugarren hiria da biztanlerian Quebec Hiria eta Montrealen atzetik; azken honetako metropoliaren barruan dago eta bere aldirietakoa da.

Geografia

Laval geografikoki ia erabat Jésus uhartearekin (fr. île Jésus) identifikatzen da, hiriaren barruan dauden San Laurendi ibaiak sortutako zenbait uharte txikiz gain. Uhartea Hochelagako uhartedian dago, non Montreal dagoen. Bien artean Rivière des Prairies pasatzen da hego eta hego-ekialdeko mugak markatuz; ipar eta ipar-mendebaldekoetarako Rivière des Mille Îles dago. Bi rivière hauek San Laurendiren adarrak dira.

Lurralde oso laua da eta apenas dagoen muinorik.

Mugakideak

Arestian azaldu bezala lurren bidezko auzokiderik ez du, uharte batzuek osatutako hiria delako.

  • Rivière des Prairiesez harago: Montrealgo eskualde administratiboa zein udalerria.
  • Rivière des Mille Îlesez harago: Laurentides eta Lanaudière eskualdeak.
Cosmodôme, Laval.

Demografia

Montreal hiriko hazkunde handiko aldirian dagoen hiri honetan 170.000 bat biztanle bizi ziren 1965ean fusioaren bidez sortu zenean; gaur egun ia 400.000ra heltzen dira.

  • Biztanleria: 398667 (2010)
  • Azalera: 245 km²
  • Dentsitatea: 21.620,7 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 11,3 (2009)
  • Heriotza-tasa: ‰ 6,3 (2009)[1]

Hizkuntzak

Lehen hizkuntza ehunekoetan:

  • Frantsesa: % 75.
  • Ingelesa: % 6.
  • Alofonoak -hau da, hizkuntzaz bi ofizialez beste bat dutenak-: % 18; kopuru hau oso inportantea da, komunitate etorri berriek Montreal aldean pilatzeko duten joeraren adierazgarri.

Banaketa administratiboa

Quebeceko hiru maila administratiboak betetzen ditu; bakoitza autonomoa izan eta konpetentzia desberdinak dituen arren, udalbatzarako aukeratutako kideak dira beste bietarako funtzioak ere hartzen dituztenak.

  1. Lehen maila: eskualde administratiboa. 1987tik Quebeceko 17 eskualdeetakoa da eta 13 kodea eman zitzaion; lehenago Montrealgoaren barruan zegoen.
  2. Bigarren maila: eskualdeko konderriko udalerria (Municipalité régionale de comté, MRC). Bere lurraldeak MRC bakarra osatzen du.
  3. Hirugarren maila: udalerria. 1965eko abuztuaren 6a arte Jésus uhartean 14 udalerri zeuden: Auteuil, Chomedey, Duvernay, Fabreville, Îles-Laval, Laval-des-Rapides, Laval-sur-le-Lac, Laval-Ouest, Pont-Viau, Sainte-Rose, Sainte-Dorothée, Saint-François, Saint-Vincent-de-Paul eta Vimont. Denak fusionatu eta gero uhartean udalerri bakarra dago.

Udalerriko sektoreak

Hiriko auzoak gaur egun 6 sektoretan banatuta daude:

  • Duvernay, Saint-Francois eta Saint-Vincent-de-Paul.
  • Pont-Viau, Renaud-Coursol eta Laval-des-Rapides.
  • Chomedey (Renaud-Coursol izan ezik).
  • Sainte-Dorothée, Laval-Ouest, Les Îles-Laval, Fabreville-Ouest eta Laval-sur-le-Lac.
  • Fabreville-Est eta Sainte-Rose.
  • Vimont eta Auteuil.

Klima

    Datu klimatikoak (Sainte-Dorothée)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.5 15 18 30.5 33.3 34.0 34.0 35.0 31.1 27.8 20.0 11.5 35
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -5.8 -4.2 2.4 10.8 19.2 23.7 26.6 25.1 19.3 12.6 5.1 -2.6 11
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -14.8 -13.8 -6.8 1.0 8.2 13.4 16.2 14.9 9.8 4.0 -1.8 -10.3 1.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -35.0 -31.5 -29.0 -14.5 -3.9 2.0 6.0 3.3 -3.0 -6.1 -18.5 -31.5 -35.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 75.5 56.4 66.8 83.6 76.8 87.0 92.3 97.6 99.4 86.0 89.0 76.6 987
Prezipitazio egunak (≥ 0.2) 14.1 11.1 11.5 12.4 13.1 13.5 12.1 13.4 13.1 13.6 13.3 14.0 155.2
Iturria: Environment Canada[2]

Erreferentziak

  1. Iturria: Quebeceko estatistika institutua.
  2. Environment Canada—Canadian Climate Normals 1971–2000. Retrieved January 1, 2013.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Hiriaren webgune ofiziala.
  • (Frantsesez) CRÉ Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
  • (Frantsesez) Lavaleko ataria.
  • (Frantsesez) Laval Quebeceko estatistika institutuan.
  • (Ingelesez) (Frantsesez) Tourisme Laval.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q141810
  • Commonscat Multimedia: Laval, Quebec / Q141810

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 127787143
  • ISNI: 0000000405882292
  • BNE: XX6319637
  • BNF: 119617604 (data)
  • GND: 4290757-3
  • LCCN: n79075713
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 1438336
  • TGN: 7013063
  • Wd Datuak: Q141810
  • Commonscat Multimedia: Laval, Quebec / Q141810


  • i
  • e
  • a
01 Bas-Saint-Laurent · 02 Saguenay–Lac-Saint-Jean · 03 Capitale-Nationale · 04 Mauricie · 05 Estrie · 06 Montréal · 07 Outaouais · 08 Abitibi-Témiscamingue · 09 Côte-Nord · 10 Nord-du-Québec · 11 Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine · 12 Chaudière-Appalaches · 13 Laval · 14 Lanaudière · 15 Laurentides · 16 Montérégie · 17 Centre-du-Québec