Kordobar kapela

Kordobar kapela
kapela eta Spanish costume (en) Itzuli
Irudi gehiago

Kordobar kapela (gaztelaniaz: sombrero cordobés) Espainiako hiri horretan egindako kapela tradizional bat da, tradizioz Andaluziako zati handi batean erabilia.

Ez dago neurri finkorik Kordobako kapelarentzat, orkoiak eta hegala aldatuz. Orkoia 10 eta 12 cm bitartekoa izan daiteke; hegala, berriz, 8 eta 12 cm artekoa. Koloreei dagokienez, mota asko daude: marroia, perla grisa, itsas berdea, itsas urdina, etab.[1]

Bere jatorria ez dago argi, izan ere, XVII. mendeko grabatu batzuetan janzten duten jornalari batzuk ikus daitezkeen arren, XIX. mendera eta XX. mendearen hasierara arte ez zen bere erabilera orokortu.

Juanito Valderrama flamenko kantariak, Antonio Cañero burtzikariak eta Manolete toreatzaileak erabili zuten. Julio Romero de Torresen margolanetan agertzen da. Beatlesek Espainiara egindako bisitan ere erabili zuten herrialdearen ikur gisa. Finidi George Real Betiseko jokalariak erabili zuen, ospakizun bakoitzean gola sartu ondoren.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Historia del sombrero cordobés, uno de los complementos clásicos que representan nuestra cultura» Córdoba Digital 2014/12/17.
  2. (Gaztelaniaz) «Recordamos la clase y el sombrero cordobés de Finidi George» LaLiga.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7559336
  • Commonscat Multimedia: Sombrero cordobés / Q7559336

  • Wd Datuak: Q7559336
  • Commonscat Multimedia: Sombrero cordobés / Q7559336


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.