Haizebeko uharteak

Haizebeko uharteak
Bertako izenaIslas de Sotavento
Geografia
UhartediaAntilla Txikiak
Uharte nagusiak
  • Margarita (1.072 km²)
  • Curaçao (444 km²)
  • Bonaire (282 km²)
  • La Tortuga uhartea (156,6 km²)
  • La Blanquilla uhartea (64,53 km²)
  • La Orchila uhartea (40 km²)
Politika
Herrialdea Herbehereak
 Venezuela
Gizartea
Artikulu hau Antilletako uharteei buruzkoa da; Polinesiako uhartedia gaitzat duena beste hau da: «Haizebeko uharteak (Sozietate uharteak)»

Haizebeko uharteak[1][2] Antilla Txikietako uhartedi bat da, Venezuelako iparraldearen parean dagoena. La Blanquilla eta Los Hermanos, Los Testigos, Margarita, La Tortuga, La Orchila, Los Roques, Las Aves, Bonaire, Curaçao eta Aruba uharteek osatzen dute.

Ingelesen arabera, Haizebeheko uharteak (Leeward Islands) Birjina uharteen ekialdetik Dominikar Errepublikaren iparralderaino iristen diren uharteak dira: Saba, San Eustakio, San Martin, Guadalupe, Deseada, Antigua, Aingira, Saint Kitts eta Nevis, eta Montserrat. Sumendi izandakoak dira uharte hauek, klima tropikala dute, eta lehorteak izaten dira askotan.

Hizkuntza arteko aldeak

Antilla Txikiak taldeka sailkatzean, alde nabarmena dago ingelesaren eta inguru hartako Mendebaldeko gainerako hizkuntza nagusien (frantsesa, gaztelania eta nederlandera) artean:

Hizkuntzak Haizealdeko uharteak Haizebeko uharteak
Frantsesa, gaztelania eta nederlandera
Haizealdeko uharteak
Haizebeko uharteak
Ingelesa
Windward Islands
Leeward Islands

Uharteak

Euskararen albo erdara nagusiak diren gaztelaniaren eta frantsesaren sailkapenari jarraituz, hauek dira Haizebeko uharteak:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia: 170. araua: Amerikako toponimia.
  2. Euskaltzaindia: 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30209
  • Commonscat Multimedia: Leeward Antilles / Q30209

  • Identifikadoreak
  • NKC: ge867209
  • SUDOC: 027840867
  • Wd Datuak: Q30209
  • Commonscat Multimedia: Leeward Antilles / Q30209