Gizon Berdea

XIII. mendeko Alemaniako Bambergo katedralean dagoen gizon berdea.

Gizon Berdea (ingelesez: Green Man) oinarri mitologikoa duen hostoz egindako edo inguratutako aurpegi baten eskultura, marrazki edo beste irudikapen bat da. Adarrak edo korapiloak sudurretik, ahotik edo aurpegiko beste alde batzuetatik sor daitezke, eta kimu horietatik loreak edo fruituak atera daitezke.[1]

Erabilera

Normalean apaingarri arkitektoniko gisa erabiltzen zen, eta maiz aurkitzen da eraikin sekularren zein eliz eraikinen tailuetan. Gizon Berdea ere zizelkatze herrikoia da jatorri anglosaxoiko etxe publikoetan. Hainbat interpretazio agertzen dira, bestetik, ostatuetan, batzuetan buruaren ordez irudi oso bat erakusten dutenak.

Jatorria

Gizon berdearen motiboak aldaera asko ditu. Mundu osoko hainbat garaitako kultura askotan aurkitzen da. Askotan naturaren jainkoekin lotzen da; nagusiki berpizkundearen sinbolo gisa interpretatzen da, udaberri bakoitzeko hazkunde-zikloa irudikatzen duena. Batzuek uste dute gizaki berdearen mitologia antzinako kulturetako tradizioetan modu independentean garatu zela, ondorioz, historian zehar aurkitu diren adibide ugari sortuz.[2][3]

Iruditegia

  • Taila erromanikoa, Norman eliza ataria Kilpeck-en, Herefordshire, XII. mendearen erdialdekoa.
    Taila erromanikoa, Norman eliza ataria Kilpeck-en, Herefordshire, XII. mendearen erdialdekoa.
  • Rochesterko katedrala, Kenten (Erdi Arokoa).
    Rochesterko katedrala, Kenten (Erdi Arokoa).
  • Gizon Berdearen eskultura Hataren erorkinetan, Irakeko II. mendekoa.
    Gizon Berdearen eskultura Hataren erorkinetan, Irakeko II. mendekoa.

Erreferentziak

  1. http://greenman.wikidot.com
  2. Cheade, Shirlyn. «Green Man Mythology». TarValon.net Library. [1]
  3. Jenks, Kathleen. «Common Themes East & West: The Green Man». Myth*ing Links[2]

Ikus, gainera

  • Garguila
  • Jolly Erraldoi Berdea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1460159
  • Commonscat Multimedia: Green Man / Q1460159

  • Identifikadoreak
  • GND: 4145852-7
  • LCCN: sh90003369
  • Wd Datuak: Q1460159
  • Commonscat Multimedia: Green Man / Q1460159