Galaxia-urte

Eguzkiaren gutxi gorabeherako orbita Esne Bidearen zentroaren inguruan.

Galaxia-urtea, urte galaktikoa edo urte kosmikoa Eguzki-sistemak Esne Bidearen zentroaren inguruan bira osoa emateko behar duen denbora-unitatea da. Hainbat zenbatespenek 225 milioi eta 250 milioi urte lurtar bitartean ezartzen dute orbitaren iraupena.[1]

Lurraren kronologia galaxia-urtetan

Zerrenda honetan, galaxia-urte batek (ingelesez: galactic year, GY laburtua) 225 milioi urte balio ditu.

  • -40 GY: Big Bang-a.
  • -39 GY: Esne Bidearen sorrera.
  • 0 GY: Eguzkiaren sorrera.
  • 4 GY: Ozeanoen agerpena Lurran.
  • 5 GY: Biziaren agerpena.
  • 6 GY: Organismo prokariotoen agerpena.
  • 7 GY: Bakterioen agerpena.
  • 10 GY: Kontinenteen sorrera.
  • 13 GY: Organismo eukariotoen agerpena.
  • 16 GY: Organismo zelulaniztunen agerpena.
  • 17,8 GY: Kanbriarreko leherketa.
  • 19 GY: Permo-Triasiar iraungipen masiboa.
  • 19,6 GY: Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa.
  • 19,999 GY: Gizakien agerpena.
  • 20 GY: Oraina.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Leong, Stacy. (2002). «Period of the Sun's Orbit around the Galaxy (Cosmic Year)» The Physics Factbook.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q268391
  • Wd Datuak: Q268391