Fitotroi

Fitotroia landareen garapenean klima baldintzek (urak, janariak, tenperaturak, argiak, haizeak, etab.) duten eragina aztertzen duen laborategia da. Izena Millikanek sortua da, ziklotroi hitzarekin ereduari jarraiki. Ziklotroi laborategiak atomoaren barnea aztertzen duen bezala, fototroi laborategiak landare bizitzaren mekanika aztertzen du. Gela girotu batean, klimaren halako baldintza jakin batzuk sortuz, landareek baldintza horietara egokitzeko duten gaitasuna aztertzen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-06-06 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2556382
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2556382