Estafeta kalea
Estafeta kalea | |
---|---|
Kokapena | |
Auzoa | Alde Zaharra |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Estafeta kalea (nafarreraz Estafeta karrika) Nafarroako Iruñea hiriburuko Alderdi Zaharreko sonako kale bat da.
Kokalekua
Mercaderes kalea eta Estafetako bihurgune ospetsuan hasten da eta Telefonicako bihurgunean amaitzen da, bertan Amaia kalea, Ahumadako Dukea kalea, Nafarroako Gorteak kalea, Joanes Albretekoa kalea eta Labriteko jaitsierarekin bat egiten du.
Txapitela kalea, Gazteluko plaza, Espoz Mina kalea, Caldereria kalea eta San Agustin kalearekiko paraleloki doa. Bestalde, ekialdetik Xabier kalea eta Telleria kalea elkartzut batzen zaizkio, eta mendebaldetik aldiz, Gazteluko plazako ekialdeko sarbidea eta Espoz Mina zeharkalea.
Kalea
Merkatal izakerako kalea da, bere bi alboetara denda ugari topa genitzazkelarik. Kale honen luzera 305 metrotakoa da, %2ko malda arin bat du, itxuraz kale luze eta estua da.
Iruñeko Entzierroetako ibilbideko zati historiko eta ospetsuenetako bat era bada. Arrazoi honegatik mundu osoan nolabaiteko ospea bereganatu du.
Bestalde, kale honetatik Gazteluko plazara doan Xabier kalean Goienetxe jauregia dago.
Kale honetan jaiotako pertsonai ezagunak
- Manuel Iribarren Paternain, (1902-1973), idazlea.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Kanpo estekak
- Datuak: Q8843006
- Multimedia: Calle Estafeta de Pamplona / Q8843006
Iruñeko entzierroa | ||
---|---|---|
Gasaren eskortak • Santo Domingoko aldapa • Iruñeko Udal plaza • Merkatarien kalea • Merkatarien edo Estafetako bihurgunea |