Bideoklub

Bideoklub baten film-erakusmahai baten adibidea.

Bideokluba erabiltzaileari aldi baterako bideoak fisikoki alokatzen dizkion negozioa da.[1]

Normalean, artikulua eman aurretik, dendak bezeroari informazioa eskatzen dio, kreditu-txartela, adibidez; eta identifikazio-datuak; adibidez, nortasun-agiria, kobratzeko, iruzurrik gerta ez dadin.

Antolaketa

Normalean, establezimendu fisikoetan, filmak gaika daude antolatuta, bakoitza apalategi batean banatuta. Lapurretak ekiditeko, askotan DVD-en kaxak bakarrik izaten dira bertan, eta filma alokatzean banatzen dira filmak.

Aro baten amaiera

1980 eta 1990. hamarkadatan ospe handia izan bazuten ere, filmak partekatzeko tresnek lehenik eta streaming-aren iritsierak ondoren, etxean ikus-entzunezkoak kontsumitzeko ohiturak aldatu zituzten. Mende aldaketarekin gutxinaka lokal fisikoak ixten eta sareko plataformen ugaritzea bizi izan zen.[2]

Erreferentziak

  1. «Audientziak apurtu ditu bideoklubetan» Egunkaria (Egunkaria): 32..
  2. Martin, Xabier. (2023-08-05). «'Streaming'-ak izozturik utzi ditu bideoklubak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1756711
  • Commonscat Multimedia: Video distributors / Q1756711

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11974782c (data)
  • GND: 4188232-5
  • LCCN: sh88006979
  • Wd Datuak: Q1756711
  • Commonscat Multimedia: Video distributors / Q1756711