Auzet
- Artikulu hau Zuberoako eta Bearnoko ibaiari buruzkoa da; izen bereko herria gaitzat duena beste hau da: «Auzet (Okzitania)»
Auzet | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 39,3 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′53″N 0°49′31″W / 43.3647°N 0.8253°W / 43.3647; -0.8253 |
Kokapena | Euskal Herria |
Iturburua | Zalgize-Doneztebe |
Bokalea () | Oloroeko uhaitza eta Narp |
Auzet[1] Zuberoako eta Bearnoko ibai bat da, Pettarran sortzen dena, eta Oloroeko uhaitzaren ezkerraldeko ibaiadar dena.
Izena
Izen erromanikoa Aucet da, jadanik 1384an erabilia[2][3] (baliteke euskarazko Altzate izenetik hartua izatea[4]). Lausset izena L artikulua gehitzean sortu zen.
Altzate erroa *Alz- sarritan erabilitako euskarazko hidronimoa, adibidez Altzai herrian erabilia.
Geografia
Auzet ibaia Ahantziga mendiaren iparraldean du iturria, Gotaine eta Arrokiaga artean. Gero ekialderantz jotzen du Oloroeko ibairantz Gurs eta Xütxe bezalako herrixkak zeharkatuz. Ahoa Araujuzonen du.
Zeharkatutako udalerriak
Ibaiadarrak
Uhaldea | Izena | Oharra |
---|---|---|
Ezkerraldea | Lohitze | Arrokiagan jaioa, Basagaïtz eta Azkaineko erreka ibaiadarrak dituena |
Ezkerraldea | Arpʰiletape edo Aiguette | Mendibilen jaioa, Berrhondo ibaiadar duena |
Eskumaldea | Hurzabal | Sohütan jaioa eta Barkoxe eta Ospitalepea zeharkatzen dituena |
Eskumaldea | Ibarle | Sangoinen jaioa, Aranbeltzeko erreka ibaiadar duena |
Ezkerraldea | Hauga | Larrorin jaioa |
Ezkerraldea | Zerrako erreka | Larrorin jaioa[5], Le Serrot ibaiadarra duena |
Ezkerraldea | Harcellane edo Harcilannes | Tréture eta Laskuntzeta eta Cassou dou Boue errekak ibaidarrak dituena |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Sandre datu-basea
- Datuak: Q3219704
- Multimedia: Lausset / Q3219704