Astazaldi

Teilatuaren gapirio edo astazaldiak

Astazaldia[1] edo gapirioa teilatuari malda ematen dioten solibetako bakoitza da, binaka jartzen direnak bi isuriko teilatuetan.[2] Haren gainean latak eta teilak ipintzen dira.[3]

Zenbait lekutan zentzu zabalagoa ere ematen zaio, etxearen teilatuko hegal osoari horrela esanez.[4]

Gapirio hitzaren jatorria capreus (ahuntza) latina da.[5] Aldaerak: kapirio, kapiloi, gapio, gapiru, kapilio, kapeiru, kapillu, kapiron, kapilon, kapiru, kaprio, kapirixo...[6]

Erreferentziak

  1. «astazaldi» Gaurko hitza (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  2. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  3. «Lata | Construpedia, enciclopedia construcción» www.construmatica.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  4. «Arratiako Udalen Mankomunitatea - kapiloi» www.arratia.net (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  5. «cabrio» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  6. «gapirio - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1154705
  • Commonscat Multimedia: Rafters (structural systems) / Q1154705

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300002424
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1154705
  • Commonscat Multimedia: Rafters (structural systems) / Q1154705