2007ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 90. edizioa izan zen. 2007komaiatzak 12 eta ekainak 3 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3442 kilometroko ibilbidea eginez Caprera eta Milan artean.
Edizio honek mendate tontorrean amaitu ziren lau etapa, Oropako santutegirako kronoigoera, banakako erlojupeko bat Veronan eta, 1. etapan, 24 kilometroko taldekako erlojupeko bat izan zituen. Maglia zuria ere berreskuratu zen 25 urtetik beherako hoberenarentzat.
Italiako Giroaren edizio hau SardiniauhartekoCaprera herrian hasi zen 24 kilometroko taldekako erlojupeko batekin, sardiniar lurraldean igaroko diren beste bi etapaz gain. Lehen atseden egunak txirrindulariak botarantz eta lehen mendiko etaparantz eraman zituen, Montevergine di Mercoglianon amaitu zena, non Danilo di Lucak eta Damiano Cunegok jada garaipena lortu zuten. 6. etapan Terminillo igo zen. 10.ean Nostra Signora della Guardako santutegira igo zen, 9 kilometroko igoera zuna, azken 2,5 kilometroak %10,6ko maldarekin. 12. etapan itzulia Frantzian sartu zen, Briançonen, 2744 metroko garaierarekin edizio honetako Coppi tontorra izan zen Angellora eta Col d'Izoarderako igoerekin. Hurrengo egunean Oropako santutegirako kronoigoera ospatu zen, 13 kilometroko igoera zuena. Oropan une handiak bizi izan dira, 1999anMarco Pantani edo 1993anMiguel Indurain kasu, euren bigarren giroa irabazteko borrokatzen ari zirenak. 15. etapan San Pellegrino, Giau, Tre Croci eta etapa amaiera izan zen Tre Cime di Lavaredo igo ziren. Hurrengo egunean Austriako lurraldeetan sartu zen, Lienzen, eta 17. etapa izan zen eskalatzaileentzat azken aukera, Monte Zoncolanerako igoerarekin, aurretik Monte Croce eta Tualis igo zituzten arren. Azkenaurreko etapan, Veronan amaitu zen 42 kilometroko erlojupeko batek ohorezko postuak erabakiko zituen, eta azken egunean Milanera iritsi zen, non edizio honi agur esan zitzaion.
Alessandro Petacchiren emaitza guztiak 2008komaiatzak 6an baliogabetuak izan ziren 11. etapan salbutamolagatik eman zuen positiboaren ondorioz. Hasiera batean, bere federazioak errugabe jo zuen, baina Italiako Olinpiar Batzorde Nazionalak TASaren aurrean elegitea jarri zuen eta Petacchi zigortua izan zen. Gainera, 2007ko UCI Pro Tourreko sailkapenean lortutako puntuak kendu zizkioten eta bere aurretik geratu ziren txirrindulariei eman zizkieten, puntu horiek taldekako eta herrialdekako sailkapenetan eragina izan zutelarik.
Hasiera batean, Aketza Peña sailkapen guztietatik kendu zuten Trentinoko Giroan (Giroaren aurretik) emandako positibo baten ondorioz, baina ondoren absolbitua izan zen eta sailkapen guztietara itzuli zen, jakina, 17. etapa hasi aurretik gertatu zen bere kanporaketararte.