-abad

Pakistango bide seinaleak.

-abad atzizki toponimikoa da, hiri izen askoren parte mendebaldeko, erdialdeko eta Hegoaldeko Asian. Jatorria du Persierazko Abad (آباد) terminoan, eta esan nahi du "landatutako lekua" (herri, hiri edo eskualdean).

Atzizkia normalean lotzen zaio hiriaren sortzaile edo zaindariaren izenari.

Aldaerak izan daitezke herrialde eta hizkuntzaren arabera, -abot, -abat, -apat...

Adibideak

  • Ahmedabad (India)
  • Ashgabat (Turkmenistango hiriburua)
  • Hyderabad (zenbait hiri Indian eta Pakistanen)
  • Islamabad (Pakistango hiriburua)
  • Leninabad eta Stalinabad garai sobietarrekoak, gaur egun Khujand eta Duxanbe Tajikistanen.
  • Vagharshapat (Armenia)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5579948
  • Wd Datuak: Q5579948